Haizea dator 24/25

Bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera ematea du helburu.

Haizea dator Bertsularien Lagunak elkarteko hezkuntza lan taldeak sortutako ekimena da eta Xoriei mintzo zen proiektuaren barne kokatzen dugu. Ekimen honek Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertso-eskoletako ikasleei eta jadanik bertso-eskolatik atera diren bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera ematea du helburu. Horretarako, hiru lurraldeetan gaindi dauden bertso-eskolek bertso saioak antolatuko dituzte beraien herrietan, eta bertsolari gazteek kantatuko dute saio horietan.

Haizea dator ekimenak lizeoko eta bertso-eskolatik pasatako bertsolari gazteei kantuan aritzeko plazak eskaintzeaz gain, lurralde osoan eragiteko asmoa du, bertso zaletasuna sustatuz, jendea elkartera hurbilaraziz, haurrak antolatzaile aktibo bilakatuz eta zirkuitu berri bat sortuz.

Ikasturte hontan orotara 6 saio antolatuko dira hiru lurraldeetan gaindi. Lehena azaroaren 29an izango da Hendaian. Ondotik saioak izango dira hilabetean behin Pagola, Ortzaize, Azkaine, Donapaule eta Baionan.


Haizea dator 24/25
Oraingo irudia JPEG irudia — 3.47 MB


Ez