Feminismoa
Bertsozale Elkartearen baitan eta, haren bitartez bertsolaritzan oro har, genero ikuspegia eta parekidetasuna sustatzea da helburua. Hiru alorretan lantzen da:
1. Bertsozale Elkarteko Genero Agenda: Elkarteko sail bakoitzean genero ikuspegia eta parekidetasuna sustatzeko neurriak diseinatzeko eta gauzatzeko.
2. Formazioa eta sentsibilizazioa: Bertsogintzako eragile ezberdinei begirako formazioa. Bata, mistoa, emakume eta gizonezkonentzako; bestea, emakumeen ahalduntzearen lanketarako; eta beste bat, gizonezkoen identitate eta kokapenen hausnarketarako.
3. Gizarteratzea: Bertsolaritza eta generoaren alorrean egiten den prozesua gizarteratzea, lanketa honen gaineko informazioa eta proiektuan parte hartzeko aukera edonork izan dezan.