Bertsularien Lagunak Elkartea
Bertsularien Lagunak Elkartea 1980an sortu zen, Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan bertsularitza bizirik atxiki eta sustatzeko xedearekin.
Urteak iragan ahala, bertsularitzari erakaskuntzan lekua egiten entseatu da, batez ere 1998-99 ikasturteaz geroz. Zaletasunaren azkartzearekin bertsu eskola berriak sortu dira. Egun 13 bertsu eskola dira Iparralde osoan; 9 Lapurdin eta 2 Baxenafarroan eta 2 Zuberoan.
1998az geroztik Iparraldeko bertsu saioen kopurua ainitz emendatu da: 1998an 33 saio, 1999an 75 saio, 2000an 90 saio, 2004ean 92 saio. 2008an ospatu zen lehen Iparraldeko Xapelketa.