Ziburutik pasa da Haizea dator bertso saioa
2025/02/24
Baltsan elkartean aritu dira gazteak bertsotan.
Ziburko Baltsan elkarteak ateak ideki dizkio Haizea dator gazteen bertso ekimenari. Ziburuko bertso eskolako haurrek kantatu dute lehen agurra eta ondotik aritu dira Unax Aizpurua, Hodei Lekuona, Enaitz Zestau, Irantzu Idoate eta Aiantze Lannes bertsotan. Josu Txoperena izan dute gai emaile.
Heldu den saioa martxoaren 28an eginen dugu Donapaleun.