XILABAko bertsularientzat formakuntza bat eskainiko da
2025/01/20
Andoni Egaña izango da formakutzaren eramailea.
Pasa den urtean hasitako bidetik, bigarren formakuntza bat antolatua izanen da Xiberua, Baxenafarre eta Lapurdiko bertsularientzat. Aurreko aldian Sustrai Colina izan zen formakuntzaren gidaria eta oraingo honetan Andoni Egaña izango da lan horretan. Lau saio izango dira orotara:
- Otsailak 8
- Otsailak 22
- Martxoak 22
- Apirilak 5
Saio guztiak Hendaiako ikastolan izanen dira (Gaztelu zahar), larunbatez 9:00-12:00 ordutegian. Formakuntza osoaren prezioa 50€koa da. Izen emaiteak otsailaren 5a baino lehen egin behar dira helbide honetara idatziz: bertsularien-lagunak@bertsozale.eus