XILABA bertsolari txapelketan izen emaiteko epea ireki da
2025/02/03
2025eko udazkenean abiatuko da XILABA
Bertsularien lagunak elkarteak antolatzen duen XILABA bertsolari txapelketan parte hartzeko izen emaitea abiatuko da otsailaren 3 honetan eta otsailaren 28an bukatuko da. Izena emaitea mailez eginen da bertsularien-lagunak@bertsozale.eus helbidera idatziz.
Txapelketan izena emateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Gutienez 2026. urtean 18 urte betetzea (hots 2008an edo lehenago sortu diren guziak)
- Bertsozale Elkarteko bazkidea izatea (izena eman ondoren ere bazkidetu ahal izango da sailkapen fasera apuntatu den bertsolaria) edota 60 €ko izen emaitea ordaintzea.
- Finkatu den epearen barnean eta antolakuntzak adierazitako bideetatik eman behar da izena.