XILABA 2021!
Iazko urtean finitzerik izan ez genuen txapelketa ahantzi eta berriz plazak hartzera aterako gara, oraingoan burura eramanen dugun esperantzarekin. Aurten, 24 bertsularik parte hartuko du lehia horretan. Covid-19 izena hartzen duen pandemiaren baimenarekin, irailaren 18an Makeako Herriko Gelan hasi eta azaroaren 13an Donibane Lohizuneko Jai Alaian bururatuko den 8 saioko txapelketa izanen da.
Ia asteburu guziez bertsuarekin gozatzeko parada ukanen duzue.
Ekainaren 20a bertsulariek zein saiotan kantatuko duten erabakitzeko zozketaren eguna izan zen. Larraldean bildurik ondoko hauek dira XILABAn parte hartuko duten bertsulariak: Aitor Servier Etxexuri, Amets Arzallus Antia, Bittor Thicoïpe, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Karlos Aizpurua Etxarte, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo, Odei Barroso Gomila, Oier Urreizti, Patxi Iriart Hiribarren, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat eta Xumai Murua Berra.