Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketak Zugarramurdin
2015/04/25
30 bat gazte bildu ziren hiru egunetan (apirilaren 21, 22 eta 23) Zugarramurdiko "Sorginen etxean" gazteen topaketetan.
Xiberoa, Lapurdi, eta Baxenabarreko bertsu-eskola ezberdinetako 30 bat gazte bildu ziren Zugarramurdin gazteen topaketetan. Bertsu-eskoletako erakasleak (Odei Barroso, Aimar Karrika, Xan Alkhat), eta Miren Artetxe bertsularia begirale lanetan, lagun izan zituzten eta ekimen ezberdinetan parte hartu zuten. Ekimen hauek modu desberdinetakoak izan ziren, tailerrak, jokuak, mendi ibilialdia, eta beste... Asteazkenean, Maialen Lujanbio eta Igor Elortzaren bisita izan zuten. Arratsaldean elgarrekin parte hartu zuten "Pasa hitza" jokoaren inguruan, eta afaldu ondoren bi bertsulariak han bildutakoei, bertsu-saio bikaina eskaini zieten.