Txikitik handira jaialdia iragan da Itsasun
2025/02/10
22 bertsolari gaztek kantatu dute plaza berezia honetan.
Kolegioetako eta lizeoko bertso eskoletako 22 ikaslek kantatu zuten Itsasuko Sanoki gelan otsailaren 8an. "Xorieri mintzo" gure hezkuntza proiektuaren baitan ikasleak bertsolari sentitzeko plaza bat eskaintzea du xede ekimen berri honek. Lurralde hauetako hezkuntza proiektua garatzen goazen heinean ekimen berriak plantan eman nahi ditugu, beti ere bertsolari izateko bidean urratsez urrats garatzen den pedagogia proiektuari begi kliska eginez.
Giro goxoan bertsotan aritu ziren gure gazteak eta ondotik aperitifa batekin eman zitzaion bukaera goizari.