Taldekako XILABAren 2. asteburuko saioak ospatu dira
Ostiralean, "Ezkorbrutak" taldea, nagusitu zen Saran, Hendaiako "Kosta ala Kosta" taldeakin lehiatu ondoren. Aspalditik entzuten ez ginituen "Ezkorbrutak" taldekoak gogoz itzuli dira plazara eta hendaiarrak ere gustora agertu ziren egindako saioarekin. Giro goxoa eta polita bizi izandu zen Pleka Trinketean bildutako bertsulari eta bertsuzaleen artean.
Asteburu huntako bigarren saioa ere ostiralean ospatu zen Heletan. Saio hau Lekorneko Baigura ikastolak antolatutako talo-afari baten inguruan ospatu zen eta etxeko "Dilidan" taldeak irabazi zuen Hendaiako "Sasi Bertsolariak" taldeko kideekin lehian jardun ondoren. Heletako gaztetxean bildutako jende andanak, bertsutaz gozatzeko parada ederra izan zuten bertan.
Datorren ostiralean, urriaren 26, ligaxken bi saio hauek ospatuko dira:
Urruñako Berttoli elkartean, 19:30etan, bertsu saioa. "Ostatu batuak" taldeak antolatzen du saioa eta gomita "Ezkorbrutak" taldeak jasotzen du.
Pausuko Xaia ostatuan, 20:00etan, bertsu afaria. Antolatzailea "Kontrabanda" taldea da, eta gomita jasotzen duen taldea, "Mattinsalto". Afariarentzak izena emateko telefonoa: 05 47 75 07 02
Zato hurbilekoen sustengatzera, gustukoen animatzera, eta orozgain bertsuaz gozatzera!