Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Otsailaren 20an izango dugu Biltzar Nagusia

2021/02/03
Biltzar Nagusia Senpereko Larralden eginen da 10:30etik aitzin. Aurtengoan, bizitzen ari garan egoerak baldintzatuta, aurrez aurre egiteko aukerarik ez dugu izanen, eta Online parte hartzeko aukera eskainiko da.

Otsailaren 20an, larunbata, 10:30etatik aitzin, Bertsularien Lagunak Elkarteko Biltzar Nagusia izanen da Senpereko "Larraldea" etxean, . Aurrez aurre izateko aukerarik ez dugu izanen, eta Online jarraitzeko aukera izanen du elkarteko bazkideak.

Biltzarrean, 2020ko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuko dira. Berdin, 2021eko egitasmo nagusiak eta 2021eko aitzinkontua proposatu eta bozkatuko dira. Bukatzeko, Zuzendaritzako kideak nortzuk diren ikusi eta bozkatuko dira.

Biltzarrean parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu Bertsularien lagunak Elkarteko bazkide guztioi. Eguna hurbildu ahala, bidaliko zaizue deialdia eta Online harremanetan jartzeko esteka ere.