Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Otsailaren 16an izango dugu Biltzar Nagusia

2019/02/12
Senpereko Amotze auzoan dagoen Larraldea etxean da hitzordua.

Bertsularien Lagunak Elkartearen Biltzar Nagusia izango da otsailaren 16an Senperen.

10:00etan hasiko da Senpereko Larraldea etxean. Xumai Murua Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakariaren hitzek emango diote hasiera biltzarrari. 2018. urteari errepasoa egingo diogu gero, urteko memoria eta balantze ekonomikoak aurkeztuko ditugu. Hauek bozkatu ondoren, 2019. urterako esku artean ditugun egitasmo nagusiak ezagutuko ditugu, eta aintzinkontua aurkeztuko da. Hauek bozkatu ondoren Zuzendaritzako kideak nortzuk diren ikusi eta bozkatuko dira. 

Biltzarraren ondoren aperitifa izanen da.