Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ortzaizera heldu da Haizea dator bertso saioa

2025/02/01
Ortzaizeko bertso eskolako ikasleek eman diote hasera bertso saioari.

Ortzaizeko Denentzat sala mukuru bete zen atzo bertsolari gazteak entzuteko. Bertso eskolako agurren ondotik Lilwenn Larralde-Morvan, Uxue Lannes Butron, Enaitz Zestau Telletxea, Iraun Zestau Telletxea, Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti aritu ziren bertsotan, Ainhoa Sarasua gai emaile izan zutelarik.

Haizea dator ekimenaren hurrengo geltokia Ziburu izanen da otsailaren 21an 19:00etan Baltsan elkartean eta bertan bertsolari hauek arituko dira kantuan: Unax Aizpurua Ibargarai, Hodei Lekuona Blanco, Aiantze Lannes Butron, Irantzu Idoate Funosas eta Enaitz Zestau Telletxea.