Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Maider Arregi aurtengo Hernandorena sariketaren Xapelduna

2017/11/27
Baionako Zizpa Gaztetxean antolatu eta jokatu zen aurtengo Hernandorena sariketaren finala. Orotara 6 bertsulari izan ziren kantuan.

Urriaren 27an Donibane Garazin abiatu zen Hernandorena Sariketa. Garaziko kanporaketa izan zen ospatu zen lehena, ondoren beste bi izan ziren Atharratzen eta Itsasun hain xuxen. Kanporaketa bakoitzetik bi lehenak pasa ziren zuzenean Finalerat. Hori horrela, larunbat huntan Zizpa gaztetxean ospatu zen saioan, bertsulari gazte hauek kantatu zuten: Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Jon Gurrutxaga, Maider Arregi, Nahia Sasco eta Aitor Servier. Aurkezle lanetan Julen Bellan aritu zen. Gaien sorkuntzaz, antolakuntzan parte hartu duten gazte asanbladako kideak arduratu dira.

 Taldea Hernandorena 2017

8ko ttipian, 8ko handian, bi punturi erantzun eta hamarreko ttipian aritu ondoren, buruz burukua ospatu zen puntu gehien bildu zituzten, Maider Arregi eta Jon Gurrutxaga bertsulariekin. Saioan zehar, hiru epailek puntuatu zituzte lanak. Horrela geratu zen sailkapena: Maider Arregi xapelduna, Jon Gurrutxaga bigarren eta Aitor Servier hirugarren. Zizpa Saria, publikoak erabakita, Aratz Igartzabal-entzat izan zen. 

Sariak EKE-tik, Maite Deliart eta Bertsularien Lagunak elkartetik Gillermo Etxeberria bazkideak eman zituzten. Saio aitzinetik, afaltzeko eta solaseko parada ukan zuten bertan bilduriko guziek.