Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

LIGETX koblakari sariketa jokatuko da Alozen

2024/07/19
Agorrilaren 11an 17:30ean hasiko da sariketa.

Louis Ligetx (1901-1940) Larrainen sorturiko koblakari eta idazle zuberotarra izan zen. Lanbidez laboraria izan zen. Hainbat bertso sorta idatzi zituen: "Boneta eta txapela" aski ezaguna esatebaterako. Uztailaren 28an Luis eta Madalena Ligetx Xiberoako koblakarien bizitzan oinarritu pastorala emango dute Gamere-Zihigan 15:30etatik aitzina; Beñat Larroryk idatzia da aurtengo pastoral hau.

Agorrilaren 11an berriz, Ligetx koblakari sariketa ospatuko dugu Alozen, herriko gelan 17:30ean. Saio bakarreko sariketa honetan bertsolari hauek kantatuko dute: Johañe Sarraillet, Irantzu Idoate, Joanes Etxebarria, Nahia Sasco, Xan Alkhat eta Aitor Servier. Gai emaile lanetan Xabi Elgart arituko da eta epaile lanetan aldiz, Aetz eta Erik Etxart izango dira. Saioaren ondotik aperitifa izanen da.