"Larraldea saria" bertsopaper lehiaketa ospatuko da aurten
Oinarriak pdf formatuan
OINARRIAK
Adinaren arabera bi mailatan banatzen dugu:
- Gazteen maila: 17 urtera artekoak.
- Helduen maila: 18 urte edo gehiagokoak.
Bi mailetan parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper aurkez ditzake.
Gazteen mailan idatzi beharreko bertsoak gutxienez 4 eta gehienez 8 izango dira.
Helduen mailan idatzi beharreko bertsoak gutxienez 6 eta gehienez 10 izango dira.
Bi mailetan, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.
Lanak helbide honetara bidaliko dira: Lapurdi 1609 Elkartea - Larraldea Bertsopaper Lehiaketa
"Larraldea", Amotze auzoa - 64310 SENPERE
e-postaz: lapurdi1609@laposte.net
Lanak igortzeko epea: 2017ko azaroaren 1a
BALDINTZAK
- Bertso guziek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.
- Ezinbestekoa da, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
- Lanak posta arruntez bidaltzerakoan: bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutun-azal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Bi gutun-azaletan bertsogilea zein mailatara aurkezten den zehaztu behar da.
- Posta elektronikoz bidali nahi badira, .odt edo .pdf formatuko bi dokumentu bidali behar dira. Batean bertso sorta bera izengoitiz sinatua eta bestean goitizena eta norbere xehetasunak.
SARIAK
Helduen maila: 1. Saria: 300€ - 2. Saria: 200€ - 3. Saria: 100€
Gazteen maila 1. Saria: BTNko finaleko sarrera + XILABA jertsea + Hiztegia - 2. Saria: BTNko finaleko sarrera + XILABA kamiseta + Hiztegia - 3. Saria: BTNko finaleko sarrera + Hiztegia
Saritutako lan guziak Herria eta Hitza astekarietan argitaratuko dira.
SARI BANAKETA
2017ko abenduaren 3an egingo da Larraldean, goizeko 10etan.
Epaimahaia, Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek izendatuko dute.
Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza bertso jartzaileen esku egonen da.
Antolatzaileek eskubide osoa izanen dute lan horiek argitaratzeko.
Arautegi honetan agertzen ez den edozein gorabeheratan, antolatzaileek izanen dute azken erabakia hartzeko eskumena.
INFORMAZIOA
Beste informaziorik edo behar izanez gero telefono zenbaki honetara dei dezakezue:
05 59 54 15 04 (Bertsularien Lagunak Elkartea)