Kerman Díaz xapeldun Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan
Pasa den larunbatean Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko Bertsu-Eskolen Eguna ospatu zen Hazparneko Haritz Barne zinegelan, eta bertan gazteen mailako eskolarteko Xapelgoa ere jokatu zen.
Goizean, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko gazteen mailako eskolarteko Xapelgoaren kanporaketak jokatu ziren, eta 11 gaztek hartu zuten parte. Hauetatik 4 pasa ziren bazkal-ondoren ospatuko zen Finalera. Gaiak ematen bertsu-eskoletako haurrak ibili ziren. Xapelgoaren ariketa ezberdinen tartean, hainbat bertsu-eskoletako haurrek beren oholtzako lana egin zuten, festa giroan Oskar Estangaren eskutik. Biziki polita izan zen bertsu-eskoletako erakasleek, haurrek eta haien senitartekoak Hazparneko Harits Barne zineman pasatu zuten goiza.
Bazkal-ondoren jokatu zen Xapelgoaren Finala, eta Kerman Diaz urruñarrak jantzi zuen xapela, Mixel Aire (Xalbador)-n eskutik. Kermanekin batean finalean aritu ziren: Nahia Sasco (Lekuine), Oier Urreizti (Bidarrai), eta Elixabet Etxandi (Izpura). Lapurditik, Kerman Diaz-ekin batean, Nahia Sasco eta Baxenabarretik Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti, Euskal Herriko finalean izango dira Ereñotzun, ekainaren 4ean.