Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Irantzu Idoatek jantzi du Hernandorena sariketako txapela

2024/05/11
Senpereko Larraldean ospatu da Hernandorena sariketaren finala.

Haira Aizpurua, Irantzu Idaote, Izaro Bilbao, Danel Herrarte, Maddi Aiestaran eta Jon Mendiluzek saio ederra osatu dute Larraldeako gelan. Gozatua hartu dute bertaratu diren entzuleek. Xalbat Alzugaray gai emaileak eman dio hasera saioari eta epaile lanetan Ainhoa Sarasua, Iban Thikoipe eta Zuhaitz Olazabal aritu dira. Haserako agurren ondotik, lan puntuagarrian ale bikainak entzun ahal izan dira. Buruz burukora Maddi Aiestaran eta Irantzu Idoate pasa dira lehia estua izan delarik. Irantzu Idoate izan da garaile finalean. Aritz Bidegain Bertsularien lagunak elkarteko lehendakariak jantzi dio txapela. Axier Mingo Hernaniko herriko etxeko kultura hautetsiak sarien banaketan parte hartu du. Izan ere, Hernani, Bergara eta Zizurkilgo herriko etxeek Hernandorena sariketa diruz laguntzen dute, eta gure eskerrik beroenak eman nahiko genizkieke.