Herri bazkaria, Sohütako ikastolaren eskutik
2017/10/30
Azaroaren 4an jokatuko da Maule-Lextarren Txapelketako hirugarren finalaurrekoa. Saio horren harira, Sohütako Eperra ikastolak bazkaria antolatu du.
Bazkaria ikastolaren ondoan dagoen Sohütako gelan egingo da. Txartel kopurua mugatua da, 200 lagunek bazkaltzeko aukera izango dute bertan.
Bazkaria 15 euroan da, eta honakoa da menua: kuia krema edo salda, axoa eta arroza, gazta, bixkotxa, kafea eta patxarana, ogia eta ardoa. Bazkarirako erreserbak ondoko telefonoan egin behar dira: (+33) 681 811 439 (Pantxika).
Bazkariaren ostean, 17:00etan, Maule-Lextarreko Ororena jai alain jokatuko da finalaurrekoa. Saioaren ostean ere, bertan taloak dastatzeko aukera izango da.