Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Hernandorena sariketa Irisarrin

2024/04/22
Irisarri herriak hartu du Hernandorena sariketako lehen kanporaketa.

Amaiur Lujanbio gai emaileak izendatu zituen lehen kanporaketako sei bertsolariak: Haira Aizpurua, Aiantze Lannes, Maddi Agirre, Josu Txoperena, Danel Herrarte eta Beñat Astiz. Epaile lanetan Iban Thikoipe eta Zuhaitz Olazabal aritu ziren Gure Doia ostatuan. Haira Aizpurua suertatu zen garaile Irisarrin, beraz zuzenean sailkatu da maiatzak 11an Senperen jokatuko den finalerako. Hendaian jokatuko da bigarren kanporaketa apirilaren 27an 19:00etan Hendaiako Baleak elkartean, eta ondorengo sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Irantzu Idoate, June Diaz, Maddi Aiestaran, Ibai Lekuona, Jon Mendiluze eta Izaro Bilbao.