Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Hego Lapurdiko ikasleen Bertsu Besta Eguna Donibane Lohizunen

2015/05/06
Maiatzaren 5ean, Hego Lapurdiko Hiriguneak eta Bertsularien Lagunak elkarteak lurraldeko ikastetxeen arteko Bertsu Besta Eguna antolatu zuten , Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan.
Ikasturte denboran, Hego Lapurdiko Hiriguneko euskara zerbitzuak Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, bere eremuko ikastetxe desberdinei «bertsolari bat klasean» izeneko proiektua eskaini die. 
Horren baitan, 2015eko maiatzaren 5ean proiektuari bukaera emateko, Bertsu Besta egun bat antolatu zuten 21 taldeekin, Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan.  Ikasleek bertsu-erakasle diren Odei Barroso, Aimar Karrika, eta Egoitz Zelaiarekin gelan landutako bertsuak kantatu zituzten oholtza gainean. Egun berezi hori ospatzeko Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, eta Sustrai Colina bertsulariak izan ziren bertan kantatzen. Hauekin batera Oskar Estanga bertsulari-musikaria izan zen bere gitarrarekin gaztetxoei laguntzen.
Ekitaldian giro biziki goxuan, orotara 500 bat ikasleek parte hartu zuten .