Hego Lapurdi Lurralde Eremuko ikastetxeen bertsu topaketak Donibane Lohizuneko RAVEL entzunaretoan
2018/06/25
Hego Lapurdi Lurralde Eremuko Euskara zerbitzuak, Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, zazpigarren urtez segidan, 2017/2018ko ikasturtean bertsularitzaren inguruko «bertsulari bat klasean» proiektua proposatu die lurraldeko ikasleei. Sei saioz osatutako proiektu hau lehen mailako eta kolegioko ikasleei zuzendu zaie. Saioak bukatzeko, parte hartzaile guzien arteko topaketak antolatu dira Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan 2018ko ekainaren 11, 12, eta 14ean.
Ikasleek bertsu erakasle diren Odei Barroso, Aimar Karrika, Ainhoa Sarasua, Maialen Berra eta Jon Irazabal-ekin gelan landutako bertsuak kantatu dituzte oholtza gainean. Egun berezi horiek ospatzeko Amets Arzallus, eta Sustrai Colina bertsulariak izan dira bertan kantatzen. Hauekin batera Oskar Estanga bertsulari musikaria izan da bere gitarrarekin gaztetxoei laguntzen eta ekitaldia animatzen.
Zenbaki nagusiak:
- 11 lehen mailako (3. 4. eta 5.urteko ikasleak) = 11 ikasgela lehen mailan, eta 17 ikasgela kolegioetan (28 proiektu).
- Proiektuan orotara 605 ikaslek parte hartu dute.
- Bertsu proiektua, ikasgelan 6 saioz eta ikastetxeen arteko topaketa batez osatua da.
- Ikastetxeen arteko 3 topaketa antolatu dira 2018ko ekainaren 11, 12, eta 14ean. Ekitaldiak giro biziki goxuan pasa dira.