"Haizea dator" MAULEn
2024/03/22
Biziki giri goxoan iragan zen Mauleko saioa.
Mauleko Zinka ostatua bertsuz bete zen martxoaren 15an. Sohütako bertso eskolako haurrek eman zioten hasera saioari. Segidan, Beñat Larrory, Hodei Lekuona, Lilwen Larralde, Johaine Sarraillet, Nahia Etcheverry eta Amaiur Aizpuru aritu ziren bertsutan Xan Alkhat gai emaile zutelarik. Datorren apirilaren 12an izanen da Haizea dator ekimenaren hurrengo saioa Azkaingo Alboa ostatuan 19:00etan.