Haizea dator ITSASU

2022/11/21

Haizea dator ekimeneko lehen saioa Itsasuko Indianoenian izan zen azaroaren 18an, saio ludiko eta dinamikoa. 60 lagun elkartu ginen. Ekimen honetako bigarren saioa Urruñan izango da abenduaren 9an Berttoli elkartean 19:00etan Urruñako bertsu eskolek antolaturik, eta gomita izango ditugu Azkaingo eta Senpereko bertsu eskolak. Kantuan bertsulari hauek ariko dira: Aiantze Lanes Butron, Ibai Lekuona Darceles, Haize Lekuona Blanco, Irati Aizpurua Ubeda, Josu Txoperena Iribarren eta Irantzu Idoate Funosas.