Haizea dator hasi da Hendaian
2024/11/30
Enbata gaztetxea mukuru betea zela aritu dira kantari bertsolariak.
Hendaiako bertso eskolako haurrek eman diote hasera aurtengo Haizea dator ekimenari. Gaztetxea bete betea zelarik hartu du hitza Iban Lekuona gai emaileak eta behar ziren aurkezpenak egin ondotik kantuan aritu dira Amaiur Aizpuru, Josu Txoperena, Haize Lekuona, Hodei Lekuona eta Johane Larre bertsolariak. Krakada bat partekatuz amaitu da bertso saioa.
Hurrengo saioa Pagolako Auzteia ostatuan izanen da abenduaren 13an 19:00etan.