Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Haizea Dator eta Euskararen Eguna

2019/12/09
Euskararen eguneko bertso festak Baionan eta Larzabalen eta Haizea Dator ekimen arrakastatsua Hendaiako Gaztetxean.

Euskararen Eguna

 Euskararen Eguna

Abenduaren 3an, Euskararen egunaren harira hainbat bertso ekitaldi antolatu ziren Bertsularien Lagunak Elkartearen eskutik.

Baionako Glain aretoan 100 haurretik gora elkartu ziren bertsoak kantatu eta bertaratutako bertsolariez gozatzeko. Lau eskola elebidunek hartu zuten parte Baionako Herriko Etxearen laguntzarekin burututako festan. Oskar Estangaren laguntzarekin klasean prestatutako bertso sortak kantatu zituzten haurrek eta Amets Arzallus, Oneka Arteaga eta Naia Etxeberri aritu ziren bertsotan.

Larzabaleko Herriko aretoan ere bertso saioa iragan zen Euskararen Egunaren kari. Kantuan Ortzi Idoate, Maddi Sarasua eta Aitor Servier aritu ziren. Manex Erdozaintzi Kolegioko eta Larzabaleko ikastolako 300 haur eta gazte bildu ziren saioan.

 

Haizea Dator

Haizea Dator Hendaia 

Haizea dator ekimenak saio arrakastatsua ezagutu zuen joan den abenduaren 6ean Hendaiako Gaztetxean. 60 entzuletik gora bildu ziren gazteen saioaz gozatzeko eta Gaztetxea bete egin zen. Giroa alaitzen eta kantuz goxatzen Josu Txoperena, Daia Harlouchet, Unai Harlouchet eta Asier Arbelaitz. Lizeoko bertsolari gazteak kantuan laguntzeko Aitor Servier eta Miren Artetxe bertsolariak ere aritu ziren kantuan.

Ekimenak aitzina segituko du hurrengo hilabeteetan eta hauek izanen dira ondoko hitzorduak:

-Urtarrilak 10, Itsasu (Goxoki gaztetxean)

-Otsailak 6, Baiona (Kalostrape ostatuan)

-Martxoak 13, Azkaine (Xoko Ona ostatuan)

-Apirilak 3, Urruña (Berttoli elkartean)

-Maiatzak 15, Baigorri (Basaizea elkartean)