Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Haize berriak Urruña ferekatu du

2022/03/07
60 lagunetik gora bildu ziren martxoaren 4ean Urruñako Berttoli Elkartean egindako gazteen saioan

Haizea Dator ekimenaren baitan, martxoaren 4ean, saio arrakastatsua iragan zen Urruñako Berttoli elkartean. 60 lagunetik gora bildu ziren gazteen bertsoetaz gozatzeko, eta aperitifa eder batekin itxi zen gaualdia.

Haizea Datorren harira egiten diren saio guzietan bezala, herriko bertso eskolak antolatu zuen saioa eta bertso eskoletan dauden haur eta gazteek ere agurrak kantatuz nola gaiak emanez parte hartzeko aukera izan zuten. Bertsolari gazteen artean kantuan Itzal Aranzabal, Garikoitz Agirre, Haira Aizpurua eta Haize Lekuona aritu ziren eta bertsolari gazte baina helduagoen artean Miren Artetxe eta Irati Alcantarilla.

Bertaratutako entzuleek saio alai eta umoretsu batez gozatu ahal izan zuten, ohitura duen bezala, Aimar Karrikak saioa umorez eta entzuleekiko hurbiltasunez gidatu baitzuen. Behin saioa bukatuta, bertsolari eta bertaratutakoen artean aperitifa eder bat egin zen bertso eskoletako haurrek ekarritako jakiekin.

Hurrengo hitzordua apirilaren 1ean izanen da, Baigorriko Bixentaenia gelan arratseko 19:00etan.