Haira Aizpurua Ibargaraik jantzi du Gazte Xilabaren txapela
Sanoki gelan jendez mukuru zela abiatu da aurtengo Gazte Xilabaren finala. Xan Alkhatek deitu ditu sei bertsolariak kantura, zozketak ebatzitako ordenean. Lehen agurren ondotik fin eta zorrotz aritu dira Amaiur Aizpuru, Johane Larre, Haira Aizpuru, Unax Aizpuru, Haize Lekuona eta Nahia Etcheverry bertsotan. Ainhoa Sarasua, Zuhaitz Olazabal eta Maialen Berrak osatu dute epaile taldea. Txapela Haira Aizpuruaren burura joan da gaurkoan, June Elizondo San Sebastianek jantzi dio txapela, bertso eskoletako ordezkari bezala. Nahia Etcheverry errimategi aberatsena izan duen bertsolari bezala hautatu dute eta Mari Karmen Albizuk eman dio lore-saria.
Honenbestez, ekainaren 15ean Arantzan (Nafarroa) jokatuko den Euskal Herriko finalera Hairarekin batera joanen dira Nahia Etchverry eta Unax Aizpurua beste bertsolariekin kantuan eta lehian aritzera.