Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Gazteen Xapelgoa
2021/06/28
Haira Aizpurua Ibargaraik jantzi zuen txapela, Senpereko "Larraldean" ospatutako eskolarteko Xapelgoan.
Joan den larunbatean, ekainaren 26an, jokatu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Eskolarteko Xapelgoaren Finala, Senpereko "Larraldea" baserrian. Aretoa ikuslez bete zen eta bertaratuek giro ederrean gozatu ahal izan zuten saioaz.
Finalean ondoko sei bertsulariak kantatu zuten:
- Haira Aizpurua Ibargarai
- Oneka Arteaga Olasagasti
- Aetz Etxart Sarasola
- Haize Lekuona
- Oihan Perez Harispe
- Laida Etxeberri Pacheco
Gaiak, Xan Alkhatek eman zituen, eta epaile lanetan hirukote honek jardun zuen: Joakin Arregi Goenaga, Zuhaitz Olazabal Susperregi, eta Iban Thicoïpe.
Haira Aizpurua Ibargaraik bildu zituen puntu gehien. Urte luzez Bertsularien Lagunak elkarteko kide eta "Lapurdi 1609" elkartearen ordezkaria den Mixel Mendiburuk jantzi zion xapela.