Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Gazteen Xapelgoa
Joan den larunbatean, uztailaren 11an, jokatu zen Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko eskolarteko xapelgoa Senpereko Larraldea baserrian. Aretoa ikuslez bete zen eta bertaratuek giro ederrean gozatu ahal izan zuten saioez. Aipatzekoa da inoizko ediziorik parte hartzaileena izan dela aurtengoa. Hasieratik 24 bertsulari gaztek parte hartu zuten kanporaketetan, hoietatik 12 finalerdietara pasa ziren eta lehenengo seien artean jokatu zen finala.
Goizeko 10etan abiatu ziren final aurrekoak eta ondoko 12 bertsulariek hartu zuten parte bi saioetan:
- Oneka Arteaga Olasagasti
- Haize Blanco Lekuona
- Ximun Sansonetti
- Josu Txoperena Iribarren
- Aetz Etxart Sarasola
- Ibai Lekuona Darceles
- Mae Laskaray Lagan
- Asier Arbelaitz Tolosa
- Irati Aizpurua Ubeda
- Irantzu Idoate Funosas
- Haira Aizpurua Ibargarai
- Laida Etxeberri Pacheco
Finalerdien ondoren Finala jokatzeko momentua iritsi zen eta ondoko sei bertsulariak sailkatu ziren kantatzeko:
- Oneka Arteaga Olasagasti
- Mae Laskaray Lagan
- Josu Txoperena Iribarren
- Irantzu Idoate Funosas
- Haira Aizpurua Ibargarai
- Laida Etxeberri Pacheco
Finala jokatu eta Haira Aizpurua Ibargaraik bildu zituen puntu gehien. Urte luzez Bertsularien Lagunak Elkarteko kide eta parte hartzaile aktiboa izan den Beñat Soulék jantzi zion xapela.