Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Gazte Xilabaren sailkatze saioa izango dugu Baigorrin maiatzaren 18an

2024/05/13
Baigorriko Bixentaenian elkartuko dira bertsolari gazteak goizeko 10:00etan.

Hamabi bertsolari lehiatuko dira aurtengo edizioan: Nahia Etcheverry, Uxue Lannes, Martxel Elosegi, Johane Larre, Haira Aizpurua, Haize Lekuona, Izadi Perez, Lili Alfaro, Unax Aizpurua, Jare Onko-Arin, Amaiur Aizpuru eta Hodei Lekuona.

Finala ekainaren 1ean ospatuko da Itsasuko Sanoki gelan eta sailkatze saiotik aitzina egin  duten sei bertsolarik kantatuko dute. Euskal Herriko finala berriz ekainaren 15ean Arantzan (Nafarroa) ospatuko da arratsaldeko 17:00etan.