Fermin Mihura bertsolaria zendu da
2013/09/30
Bertsolari azkaindarra Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakaria izan zen.
Fermin Mihura (Azkain, 1946) etxeko eta lagunarteko giroaren eraginez bertsozaletu zen. 1982. urtean egin zuen lehen plaza Jean Harinordoki "Laka"-k bultzatuta. Laka bera eta Txomin Ezponda izan zituen kantulagun. Bere bertsogintzan Mattin, Xalbador eta Jon Lopategi izan zituen eredu.
Hainbat txapelketetan hartu zuen parte. 1985etik 1991a bitartean Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, 1987an Lapurdiko Txapelketan kantatu zuen eta 1986ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian epaile lenetan aritu zen.
Betsularien Lagunak Elkarteko zuzendaritzakidea izan zen 1995etik 1998ra, azken urte honetan lehendakaria izanez.