Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ez Otoi Pentsa irabazle Izturitzen egindako finalean

2019/11/16
Larunbat huntan, Izturitzeko Herriko gela mukuru beteta zela, eta Arberoa ikastolako gurasoak antolatu eta prestatutako bazkari goxo baten ondotik, ospatu da bigarren Taldekako XILABA xapelketaren finala.

Arberoa ikastolako haurrek, bertso-eskolan egindako bertsoak kantatuz, eman diote saioari hasiera.

Arberoako haurrak

Ondoren, Ez Otoi Pentsa eta Hasta La 2Toria taldeek agur puntuagarriekin ekin diote lehiari. 

Madddi Sarasua, Lur Renteria, Elixabet Etxandi, Hodei Renteria eta Leire Laskaraik osatutako Hasta La 2Toria taldearekin lehiatu ondoren, Josu Txoperena, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena, eta Gorka Artetxek osatutako Ez Otoi Pentsa taldea bilakatu da bigarren Taldekako XILABA xapelaren jabe.

Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko 9 talderen artean jokatu da aurtengo Taldekako XILABA. 9 Saioko ligaxka bat, bi finalerdi eta finala iragan dira irailaren 20an hasi zen edizio huntan.