Errexil sariketa jokatuko da Urruñan
2024ko irailean Errexil sariketa antolatuko dugu Urruñan, herriko etxearekin elkarlanean. Izan ere, 1984. urtean Bertsularien Lagunak elkarteak lehen Errexil sariketa antolatu zuen Errezilgoa zen eta Urruñan bizi eta zendu zen Juan Jose Eizmendi Goenaga (1918-1965) bertsolariaren omenez. 40. urteurren horren aitzakian sariketa hori berreskuratzeko gogoa piztu zaigu. Gure aldetik, bertsoa bera hauspotu, eta Ipar Euskal Herrikoak zein Hego Euskal Herrikoak diren bertsolariei txoko honetan lekua emateko xedea gailentzen da.
Bi sailkapen saio izango ditu sariketak:
- Irailak 20, 19:00etan Urruñako posta gelan: Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena, Oihane Perea, Eneritz Artetxe eta Aitor Servier. Gai emailea: Amaiur Lujanbio.
- Irailak 27, 19:00etan Urruñako posta gelan: Patxi Iriart, Eneko Abasolo "Abarkas", Maddi Sarasua, Josu Sanjurjo, Aissa Intxausti eta Miren Artetxe. Gai emailea: Xalbat Alzugarai.
- Urriak 4: FINALA 19:00etan Urruñako posta gelan. Gai emailea: Aritz Bidegain.