Erabakita gelditu da nork kantatuko duen Bertsoxurlako finalean
2025/02/15
Bi bikote sailkatu dira finalerako.
Baionako Epaiska elkartean iragan zen Bertsoxurlako 2. sailkatze saioa. Hiru bikote aritu ziren kantuan: Josu Txoperena-HaizeaTelleria, Sabin Abarrategi-Ibai Lekuona eta Lide Arregi-Etxahun Azkarraga. Agur freskoen ondotik, bertsoaldi politak entzun genituen gazte hauen ahoetatik eta publikoak ttanttoen bidez ebatzi zuen bikote irabazlea Josu Txoperena-Haizea Telleria izan zela. Beraz horrela osatuko da finala: Irantzu Idoate-Araitz Katarain eta Lide Arregi-Haizea Telleria. Finala otsailaren 28an izango da Hazparneko Xuriatea ostatuan 19:00etan.