Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Erabakita gelditu da Gazte Xilabako finalaren seikotea

2024/05/18
Baigorrin jendez lepo zegoen Bixentaenian kantatu dute bertsolari gazteek.

Hamabi bertsolari lehiatu dira Baigorrin maiatzaren 18 honetan. Sailkatze saio honetan erabakita gelditu da Itsasun ekainaren 1ean jokatuko den finalean kantatuko duen bertsolarien zerrenda: Haira Aizpurua, Haize Lekuona, Unax Aizpurua, Nahia Etcheverry, Amaiur Aizpuru eta Johane Larre. Itsasuko Sanoki gelan goizeko 10:00etan burutuko da aurtengo finala.