Eneko Lazkozek jantzi du Errexil sariketako txapela
2024/10/05
Postako gela jendez mukuru zela kantatu zuten bertsolariek Urruñan.
Aritz Bidegainen gidaritzapean sartu ziren gelara Aissa Intxausti, Eneritz Artetxe, Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Sarasua eta Eneko Abasolo "Abarkas". Giro goxo eta beroan ale ederrak utzi zituzten bertsolariek saio osoan zehar. Buruz burukoan Eneko Lazkoz eta Maddi Sarasua lehiatu ziren. Epaile lanetan Iban Thikoipe, Maialen Berra eta Ainhoa Sarasua aritu ziren. Azkenik Eneko Lazkoz gailendu zen final handian. Jean Louis Eizmendi "Errexil II"ak jantzi zion txapela txapeldunari.
Hiru saio izan dituen sariketa izan da eta Errexil bertsolari zenaren omenez burutu da. Urruñako herriko etxearekin elkarlanean egin dugun ekimena izan da. Milesker bertaratu zareten guztioi!