Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Eneko Lazkoz gailendu da Errexil sariketako lehen sailkapen saioan

2024/09/21
Urruñako postako gelan jokatu da lehen saioa.

Amaiur Lujanbio gai emailearen aginduetara aritu dira kantuan sei bersolariak. Pruden Sudupe herriko etxeko hautetsiak hitza hartu du orain 40 urte egin zen sariketa hari begi klixka eginez, erran duen bezala zorionez alor batzuetan garaiak aldatu dira eta oholtza gainean emazteak kantuan ikustea pentsaezina zen garai haietan. Errexil sariketak izan zituen edizio guztietan Arantza Loidi izan zen kantuan aritu zen emazte bakarra. 

Honela geratu dira puntuaketak:

Eneko Lazkoz: 174,5

Ramuntxo Christy: 173

Eneritz Artetxe 172

Aitor Servier 172

Maddi Ane Txoperena 169

Oihane Perea: 163,5

Eneko Lazkoz zuzenean sailkatu da urriak 4ko finalerako eta beste bertsolariek ondoko sailkapen saioaren puntuaketari beha egon beharko dute.

Hurrengo saioa irailaren 27a izango da 19:00etan leku berean. Eta honako bertsolari hauek kantatuko dute: Patxi Iriart, Eneko Abasolo "Abarkas", Maddi Sarasua, Josu Sanjurjo, Miren Artetxe eta Aissa Intxausti. Gai emailea Xalbat Altzugarai izanen da.