Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Elixabet Etxandi Goienetxek jantzi du xapela Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan

2018/05/20
Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko eskolartekoen Xapelgoa ospatu da Hazparnen.

Pasa den larunbatean, maiatzaren 19an, Hazparneko Haritz Barne zineman, gazteen mailako eskolarteko Xapelgoa jokatu da.Hazparne 2018 taldea

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko gazteen mailako eskolarteko Xapelgoaren Finalean, aitzinetik ospatu ziren bi kanporaketetan  sailkatutako 6 gaztek hartu dute parte. Gaiak, Sarako Julene Etxeberri Pacheco gazteak eman ditu. Izpurako Elixabet Etxandi Goienetxek jantzi du xapela, Miren Artetxeren eskutik. Elixabetekin batean finalean aritu dira: Ekhi Perrier, Hodei Renteria, Irati Alcantarilla, Josebiñe Agirre, eta Julen Etxeberri. Epaile lanetan hirukote honek jardun du: Jexus Arzallus, Joakin Arregi, eta Lierni Elortza. Eta sariak ematen oholtza gainean, Miren Artetxe eta Ortzi Idoate bertsulariak  izan dira. 

Hazparne 2018

Lapurditik, Hodei Renteria eta Irati Alcantarilla, Baxenabarretik Elixabet Etxandi eta Julen Etxeberri, eta Xiberotik Haritz Capot, ekainaren 9ean Saran ospatuko den Euskal Herriko finalean izango dira.