Elixabet Etxandi Goienetxek jantzi du xapela Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan
Pasa den larunbatean, maiatzaren 19an, Hazparneko Haritz Barne zineman, gazteen mailako eskolarteko Xapelgoa jokatu da.
Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko gazteen mailako eskolarteko Xapelgoaren Finalean, aitzinetik ospatu ziren bi kanporaketetan sailkatutako 6 gaztek hartu dute parte. Gaiak, Sarako Julene Etxeberri Pacheco gazteak eman ditu. Izpurako Elixabet Etxandi Goienetxek jantzi du xapela, Miren Artetxeren eskutik. Elixabetekin batean finalean aritu dira: Ekhi Perrier, Hodei Renteria, Irati Alcantarilla, Josebiñe Agirre, eta Julen Etxeberri. Epaile lanetan hirukote honek jardun du: Jexus Arzallus, Joakin Arregi, eta Lierni Elortza. Eta sariak ematen oholtza gainean, Miren Artetxe eta Ortzi Idoate bertsulariak izan dira.
Lapurditik, Hodei Renteria eta Irati Alcantarilla, Baxenabarretik Elixabet Etxandi eta Julen Etxeberri, eta Xiberotik Haritz Capot, ekainaren 9ean Saran ospatuko den Euskal Herriko finalean izango dira.