Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Eli Pagola aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketaren Xapelduna

2018/10/06
Hazparneko Ttattola Gaztetxean ospatu zen aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketaren finala. Orotara 6 bertsulari izan ziren kantuan.

Irailaren 14an Hendaian abiatu zen aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketa. Hendaiako Baleak elkarteko saioa izan zen ospatu zen lehen kanporaketa, ondoren beste bi izan ziren Donapauleko Aldaka gaztetxean eta Baigorriko Basaizea elkartean hain xuxen. Kanporaketa bakoitzetik bi lehenak pasa ziren Finalerat. Hori horrela, larunbat huntan Hazparneko Ttattola gaztetxean ospatu zen saioan, bertsulari gazte hauek kantatu zuten: Asier Galarza, Aitor Servier, Jon Gurrutxaga, Txaber Altube, Maialen Akizu, eta Eli Pagola. Aurkezle lanetan Julen Vrignon aritu zen. Gaien sorkuntzaz, antolakuntzan parte hartu zuten gazte asanbladako kideak arduratu ziren.

Hernandorena Finala taldea

8ko handian, 8ko ttipian, bi punturi erantzun eta hitzari bertsua (hamarreko handian gehienez), eta 10ko ttipian aritu ziren 6 bertsulariak. Ondoren, lehenik mainontzin eta segidan kartzelan, bakarka  neurri librean gaia emanda aritu ziren, buruz burukora pasatu ziren puntu gehien bildu zituzten, Eli pagola eta Jon Gurrutxaga bertsulariak. Saioan zehar, lau epaile hauek puntuatu zituzten lanak: Abel Zabala, Eneko Bidegain, Joakin Arregi eta Zuhaitz Olazabal. Horrela geratu zen sailkapena: Eli Pagola, Jon Gurrutxaga, Aitor Servier, Mailen Akizu, Txaber Altube eta Asier Galarza, hurrenez hurren. 

Teodoro Hernandorenaren senitartekoek eskainitako sariak, Maite Deliart EKEko ordezkariak eta Xumai Murua Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakariak eman zituzten, eta xapeldunari xapela Xabier Hernandorenak jarri zion.

Hernandorena Parisen