Bertsuxurla iraganen da otsailean
Bertsuxurla itzuli da, herrialde ezberdinetako bertsolari gazteei bertsotan aritzeko plazak eskaintzea du xede nagusia, elkar ezagutu, eta modu jostarian bertsotan elkarrekin sortu. Binakako gazte sariketa hau otsailaren 7an abiatuko da Azkaingo Xoko Ona ostatuan. Bertan bertsolari hauek kantatuko dute: Joanes Azpillaga (Azpeitia), Danel Herrarte (Aramaio), Irantzu Idoate (Hazparne), Araitz Katarain (Mallabia), Johane Larre (Baiona) eta Kattin Madariaga (Arantza). Otsailaren 14an Baionako Epaiska elkartean kantuan arituko diren bertsolariak hauek dira: Ibai Lekuona (Hendaia), Sabin Abarrategi (Aramaio), Lide Arregi (Onati), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Josu Txoperena (Hendaia) eta Haizea Telleria (Iurreta). Finala otsailaren 28an burutuko da Hazparneko Xuriatean. Saio guziak 19:00etan hasiko dira eta gai emaile lanetan June Elizondo eta Saroia Idoate arituko dira.