Bertsuxurla
Bertsuxurla bertso sariketa eginen dute urtarrilean zehar 16 eta 22 urte arteko Euskal Herriko osoko bertsolari gazteek. Urtarrilaren 6an Atharratzeko Prefostan hasiko da ekimena eta bertan ariko dira kantuan Haira Aizpurua, Eki Mateorena, Josu Txoperena, Irantzu Idoate, Ekhiñe Zapiain eta Oihan Perez. Hilaren 13an Lekorneko Etxebarne ostatuan eginen da bigarren saioa. Bertan, Irati Alcantarilla, Beñat Astiz, Oier Urreizti, June Aiestaran, Maite Sarasola eta Jon Mendiluzek kantatuko dute. Urtarrilaren 20an izanen da Erratzu eta Baigorri arteko Izpegiko Bereko Bentan. Bertan, Maddi Aiestaran, Unai Anda, Izaro Bilbao, Maddi Agirre, Ibai Lekuona eta June Diaz ariko dira. Finala, aldiz, Pausuko Xaia ostatuan eginen da urtarrilaren 27an, eta saio bakoitzeko bikote irabazleak kantatuko du bertan. Saio guztietan gai jartzaile lanetan Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou ariko dira.