Bertsu Besta Eguna ospatuko da aurten ere Donibane Lohizunen
2015/04/28
Maiatzaren 5ean, Hego Lapurdiko Hiriguneak eta Bertsularien Lagunak elkarteak antolatuko dute Hego Lapurdiko ikastetxeen arteko Bertsu Besta Eguna, Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan.
Ikasturte denboran, Hego Lapurdiko Hiriguneko euskara zerbitzuak Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, bere eremuko ikastetxe desberdinei «bertsolari bat klasean» izeneko proiektua eskaintzen die. Horren baitan, 2015eko maiatzaren 5ean, Bertsu Besta Egun bat antolatuko dute 20 klaseekin, Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan, proiektuari bukaera emateko.
Ikasleek, bertsu-erakasle diren Odei Barroso, Aimar Karrika eta Egoitz Zelaiarekin gelan landutako bertsuak kantatuko dituzte eszenatokian. Sorpresa batzuk ere izanen dira.
Orotara, 500 bat ikasleek parte hartuko dute : elebidun publiko, pribatu ta ikastolakoak.