Bertsu Besta Eguna Donibane Lohizunen
2014/05/15
Ikasturte denboran, Hego Lapurdiko Hiriguneko euskara zerbitzuak Bertsularien Lagunak elkartearekin partaidetzan, bere eremuko ikastetxe desberdinei «bertsolari bat klasean» izeneko proiektua eskaintzen die. Horren baitan, 2014ko maiatzaren 5ean, bertsu besta egun bat antolatu zuten proiektuan parte-hartzaile izan diren 20 klaseekin, Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan.
Ikasleek gelan landutako bertsuak kantatu zituzten eszenatokian, Oskar Estanga-ren gitarrak lagundurik.
Odei Barroso, Aimar Karrika eta Xan Alkhat, bertsu-erakasleekin batera, Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta ta Egoitz Zelaia etorri ziren bestan parte hartzera.
Orotara, atzo kolegio desberdinetako eta lehen mailako 429 ikaslek euskaraz eta bertsutan gozatzeko aukera izan zuten.