Bertsolariak ikastoletarat
Bertso eskoletako kolegio eta lizeoko bertsolari gazteei kantatzeko aukera eskaintzea da helburua. Era berean Seasako ikastoletan daramagun proiektua bertso saio erakargarri batekin bukatzea da asmoa. Abenduan zehar 12 saio egin dira 12 ikastola ezberdinetan: Hiriburuko Ametza ikastola, Basusarri eta Bokaleko ikastolak, Baionako Hiriondo ikastola, Azkarateko Munhoa ikastola, Garazi eta Sohütako ikastolak, Itsasu, Urruna, Azkaine, Sara eta Angeluko ikastolak. Eta denetara 28 bertsolarik kantatu dute: Goizane Etxeberri Lopepe, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Hodei Lekuona Blanco, Pagoa Bidart, Nahia Etxeberri Lopepe, Ekain Arluxet, Leina Alkhat Larrandaburu, Nora Oçafrain, Maia Argain Oyhamburu, Idoia Maya, Inaki Haristoy, Gilen Oyhamburu, Laida Borda, Laia Fernandez, Hodei Pagoaga, Inaia Larronde, Laia Alvarez, Elhorri Larrea, Haize Tellechea, Jare Onko Arin, Aiur Elizondo San Sebastian, Oneka Aranbarri Fernandez, Ganix Zapirain Casado, Hegoi Alberdi Arruabarrena, Aitor Del Bosque, Eneko Aizpurua Le Coq, Noa Navarro eta Unax Aizpurua Ibargarai.