Berdinketa izan da Bertsuxurlaren finalean
2025/03/03
Bi bikoteak garaile izan dira.
Otsailaren 28an jokatu zen Hazparneko Xuriatea ostatuan Bertsuxurlaren finala. Bi bikote lehiatu ondoren eta ale ederrak entzun ondotik garaile izan dira berdinketan Irantzu Idoate-Araitz Katarain eta Lide Arregi-Kattin Madariaga bertsolariak. June Elizondo izan zuten gai emaile lanetan.
Saio honekin bururatu da aurtengo Bertsuxurla, 16-22 urte arteko Euskal Herriko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko xede duen zirkuitua. Orotara 12 bertsolarik hartu dute parte eta bi gai emaile izan dira gaiak landu eta ematen.