Badator Hernandorena sariketa
Aldaketa batzuekin dator aurtengo Hernadorena Sariketa, berriro ere hasiera batean ospatzen zen eredura itzuliz. Azken urteetan egun bateko sariketa izan den arren, lau eguneko sariketa izanen da aurtengoa, hala nola, hiru kaporaketa eta Finala. Saio bakoitzean 6 bertsulari izanen dira lehian eta 3 epailek puntuatuko dituzte haien lanak.
Saio guziak gaztetxetan izanen dira eta bertako gazteek antolatuko dute saio bakoitza Bertsularien lagunak Elkartearen eskutik.
Gaien sorkuntza eta aurkezpenaz antolakuntzan parte hartu duten gazte asanbladako kideak arduratuko dira.
KANPORAKETAK: Lehena.- Donibane Garazin, Garaziko Gaztetxean, Urriaren 27, 21:00etan Bigarrena.- Atharratzen, Prefosta Elkartean, Azaroaren 3, 21:00etan Hirugarrena.- Itsasun, Goxoki Gaztetxean, Azaroaren 17, 21:00etan
FINALA: Baionan, Zizpa gaztetxean, Azaroaren 25, 21:00etan
Bertan parte hartuko duten bertsulariak: Peru Abarrategi, Aratz Igartzabal, Maider Arregi, Koldo Gezuraga, Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Kerman Díaz, Maialen Akizu, Asier Rubio, Nahia Sasco, Maddi Sarasua, Unai Mendiburu, Aitor Servier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Asier Galarza.
Sariketa hau Bertsolari Txapelketa Nagusiaren girotze fasean txertatuko da, beti ere, bertsularitzaren eta bertsuzaletasunaren sustapena eta giroa piztea helburutzat harturik.