Ate joka dugu Hernandorena sariketa
Azken urteotan lehiakortasunaren inguruan eramaniko hausnarketaren ondorioz, 2013tik goiti, Hernandorena ez da sariketa arrunta. Ez da puntuaketa ematen duen epai-mahaikorik. Horren ordez, publikoak ditu bertsulariak saritzen, eta ez da xapeldun bakarra izendatzen, bertsulari bakoitzaren ezaugarriak eta ahalak goraipatzea baita helburu (saio gustukoena, umoretsuena, sakonena etab. bozkatzen dira).
Gaien prestaketa eta aurkezpenean Ainhoa Sarasua ariko da.
Aurtengoan Baigorriko Bixentainian ospatuko dugu sariketa, eta antolaketan bertako Basaize elkarteko kideak izanen ditugu elkarlanean.
Sariketatik landa, elkar ezagutzak bultzatu eta une goxo baten partekatzeko, afaria izanen da 17€tan Kli-k txarangak alaiturik. Izena emaiteko deitu lasai Bertsularien Lagunak elkartera (00 (5) 59 54 15 04) edo zuzenean Amaia Castoreneri (00 (0) 687 117 255).
Euskal Kultur Erakundeak gomitatuta egun horietan Euskal Herrian izanen diren diasporako hiru lagun gure artean izanen ditugu. Martin Goicoechea eta Johnny Curutchet bertsulariak, eta Frantxua Bidaurreta San Francisco-ko Euskal Etxeko kidea eta lehendakari ohia).
Sariketa hau V .XILABA xapelketaren girotze fasean txertatuko dugu, beti ere, bertsularitzaren eta bertsozaletasunaren sustapena eta giroa piztea helburutzat hartuz.