Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ate joka dugu Hernandorena sariketa

2014/04/28
Maiatzaren 3an ospatuko da Itsasuko "Indianoena" ostatuan, arratsaldeko 18:00etan. Orotara 8 bertsulari izanen dira: Arabatik Iñaki Tena; Nafarroatik Mikel Lasarte; Bizkaitik Jone Larrinaga; Gipuzkoatik Mikel Iturriotz eta Lapurditik Ortzi Murua, Maddi Sarasua, Lur Renteria eta Aitor Servier.

Azken urteotan lehiakortasunaren inguruan eramaniko hausnarketaren ondorioz, 2013tik goiti, Hernandorena ez da sariketa arrunta. Ez da puntuaketa ematen duen epai-mahaikorik. Horren ordez, publikoak ditu bertsulariak saritzen, eta ez da txapeldun bakarra izendatzen, bertsulari bakoitzaren ezaugarriak eta ahalak goraipatzea baita helburu (saio gustukoena, umoretsuena, sakonena etab. bozkatzen dira).

Adin egokia dutelako, Hernandorena Bernat Etxepare Lizeoko bertsu-eskolako bertsulari gazteekin elkarlanean prestatu dugu. Horregatik, gaien prestaketa eta aurkezpenean ariko da bertako kide den Ainhoa Sarasua.

Sariketatik landa, elkar ezagutzak bultzatu eta une goxo baten partekatzeko, afaria izanen da. 15€tan. Izena emateko deitu lasai Bertsularien Lagunak Elkartera (05 59 54 15 04) edo zuzenean ostatura (05 59 29 75 23).

Sariketa hau IV .XILABA xapelketaren girotze fasean txertatuko dugu, beti ere, bertsularitzaren eta bertsozaletasunaren sustapena eta giroa piztea helburutzat hartuz.

Hernandorena sariketa 2014